Inauteriak 2025

Ikastetxeetako haur eta irakasleak, mozorro festan murgiltzen lehenak

Maria Maya Manterola

Herri Eskola eta Zumaiena ikastetxeetako haur eta irakasleak izan dira aurtengoan ere inauteriak ospatzen goiztiarrenak. Norbere ikastetxetik abiatu, eta zubi txikian batu dira, handik abiatuta herrian zehar kalejira elkarrekin egiteko.

Hasi dira inauteriak Zumaian. Urtero bezala, Herri Eskolako eta Zumaienako ikasle eta irakasleek kalejira koloretsua egin dute herrian zehar. Norbere ikastetxean hasi dute jaialdia, eta zubi txikian egin dute bat bi kalejirek. Handik Saregile plazara jo dute musika lagun zutela; han buelta eman, eta Erribera kalean barrena iritsi dira Eusebio Gurrutxaga plazara. Guraso andana gerturatu da ibilbidera zein plazara, haurrek aurrez prestatutako dantzak eta kalejira ikustera. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide