Inauteriak 2025

Txikiteroak, zoologikoa eta 80ko hamarkadakoak izan dira garaile haurren mozorro lehiaketan

Maria Maya Manterola

Askotariko jantziak ikusi ahal izan ziren Beheko plazan. Musikaz lagunduta, lehiaketan parte hartu zuten dozenaka haurrek, eta hiru sari banatu zituzten.

Txarangaz eta mozorro festaz gain, mozorro onena hautatzeko lehiaketak izan ziren atzo arratsaldean. Eusebio Gurrutxaga plazan elkartu ziren haurren mozorro festa egiteko, eta jarraian eman zioten hasiera lehiaketari. Askotariko jantziak ikusi ahal izan ziren atzokoan: animaliez, minionez nahiz barrakez jantzi ziren zumaiarrak, eta kolorez bete zuten Beheko plaza.

Hiru sari banatu zituzten haurren lehiaketan: taldekako 0 eta 8 urte artekoen kategorian, zoologikoko animaliak saritu zituzten. Bikote onenaren saria eskuratu zuten 80ko hamarkadakoek, eta 9 eta 16 urte arteko talde onenarena, berriz, txikiteroek.   

Argazkiak: Miriam Romatet.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide