Udaleku irekietako koordinatzaileen hautaketa prozesua zabalik da

Maria Maya Manterola 2025eko martxoaren 2a

Udaleku irekietako irudi bat. (Zumaiako Udala)

Martxoaren 27a baino lehen eman beharko dute izena interesdunek, udaletxean bertan edo telematikoki.

Zabaldu dute dagoeneko udaleku irekietan koordinatzaile moduan aritzeko hautaketa prozesua, eta oinarriak ere argitaratu ditu udalak. Izen ematea zabalik da martxoaren 27ra arte, eta horretarako, udaletxera jo beharko da, edota eskaera telematikoki egin. 

Hemen kontsultatu daiteke deialdiaren inguruko informazioa. 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide