Zumaiako inauterietako egitarauaren barruan, Argazki txokoa izan zen atzo Alondegiko Oxford aretoan. Argazki horiek ikusgai dira dagoeneko, eta herritarrek erabakiko dute nortzuk izango diren irabazleak.
Bi sari emango dira: banakako edo binakako mozorro onenagatik 80 euro emango dira erosketa txarteletan; taldekako mozorro onenak, berriz, 200 euro jasoko ditu erosketa txarteletan. Bi sari horiek Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak emango ditu.
Botoa emateko aukera ostegun gauerdira arte egongo da zabalik.