Ariketa bat proposatzen dizut, zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun era guztietakoak eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken 6 hilabeteetan, zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Bai, gehiegi, askotan arropa gehiegi daukagu.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Modari jarraitzeagatik eta beharragatik aldi berean.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Bai.