Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Egia esanda,hiru edo lau kamixeta, galtza eta zapatila erabiltzen ditut, eta gehiegi ditut; garbiketa bat egingo nuke armairuan.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, beti anai zaharren arropa izaten zen, edo noizean behin norbaiten erregalu bat.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Gehienetan modagatik izaten da baina noizean behin ere izan daiteke beharragatik. Baina konparatuta lehengoekin, urte batean arropa gehiago duzue oraingo gazteek, guk lehen 10 urtean baino.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Nik uste det baietz; gazte jendearentzat gaixotasun bat-edo bihurtu daiteke hainbeste arropa erostea.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Momentuz ez, dendetan erosten dugu arropa.