Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
30 kamiseta eta 30 galtza, horietatik 17 kamiseta jantzi ditut azkenego sei hilabeteetan eta 17 galtza kamiseta bakoitzarekin. Arropa gehiegi daukagu baina hori bakoitzaren gustuarekin doa, batek nahiko ditu 10 kamiseta eta galtza eta beste batek 3 kamiseta eta 14 galtz.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, nahiko nuke 14-15 urterekin orain dudan arropa eduki.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Arropa kalera ateratzeko eta modarako erosten dugu.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, gero eta fabrika gehiago, gero eta kutsadura handiagoa.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Bai batzuetan lehengusuek arropa uzten didate eta horregatik arropa gutxiago erosten dugu, ez dugu bigarren eskukorik erosten.