Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Modari jarraitzearren erosten dugu arropa"

Haritz Elustondo 2025ko ots. 3a, 10:25

Nerea Bidebieta elkarrizketatu dugu arropa kontsumoaren inguruan.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun, eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Zenbat kamiseta eta zenbat galtza ditudan, ez dakit, baina, eman dezagun kamisetak, era guztietakoak zenbatuta, bai manga motzak eta bai manga luzeak 20-30 edukiko ditut eta galtzak, beste 20 bat edo bai, baina azken aldian erabilitakoak erdiak esango nuke, beraz, behar-behar badakigu ez ditudala behar baina bueno, modari jarraituz-eta beti gustatzen zaigu azken aldian arropa erostea eta aurretako urtetakoak ez dugu erabiltzen eta armairuan geratzen dira, baina erabili-erabili gutxi erabiltzen dugu.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, beharbada ez, arropa gutxiago erabiltzen genuen, aldatu ere gutxiago, eta arropa gutxi erosten genuen, beraz, gutxiago.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Gehienbat modari jarraitzearren, behar-behar gutxiago behar izaten dugu baina modak ezartzen dizkigun arauak jarraitzeko arropa berria erosten dugu denboraldi bakoitzeko.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Arazo handia gainera, uste dut. Duela gutxi irakurri nuen erreportaje bat esaten zuena bakero batzuk egiteko milaka litro ur behar direla, gainera zabor pila bat pilatzen da eta ingurumenarentzat oso kaltegarria da.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?                                                                                                          Egia esanda, ez, bigarren eskuko arroparik ez dugu erosi baina saiatzen gara arropa erosten bakarrik beharrezkoa denean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide