Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Daukagun arropa guztiak ez dugu behar.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, aukera gutxiago geneukan erropa erosteko momentuan.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Biak izan daitezke, baino oraingo gazteek modagatik gehienbat.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai dudarik gabe.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Ahalegintzen gara beharrezkoa denean bakarrik erosten arropa.