Castroko traineru estropada irabazi du Zumaiak

Juan Luis Romatet 2025ko mar. 3a, 10:31

Zumaiako arraunlariak, banderarekin Castron. (Telmo Deun A.E.)

Bi ehunekogatik gailendu zitzaion Zumaiako Saregileak ontzia Astilleroko traineruari, atzo goizez Kantabriako herrian jokatutako estropadan. 

Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteko emakumeek bandera astindu zuten atzo Castron (Kantabria, Espainia) jokatutako traineru estropadan. Castreña arraun elkarteko 27. bandera izan zuten jokoan, eta apenas alderik izan zen lehen hiru ontzien artean.

Estropada amaierako denborek agerian uzten dute zer berdintasun izan zen estropadan. Izan ere, bi ehuneko aldea besterik ez zen izan lehena izan zen Saregileak traineruaren eta bigarren egin zuen Astilleroren artean. 13:47,87 denbora egin zuen Zumaiak, eta 13:47,89 Astillerok, fotofinishak erabakitako arraunketa saioan. Hirugarren izan zen Kaiku, 13:49,59 denborarekin. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide