Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Beharrezkoa denean bakarrik erosten dut arropa"

Jenell Antolin 2025ko ots. 3a, 10:35

Bittori Narciso Alvarez elkarrizketatu dugu jakiteko zer pentsamendu daukan arropa kontsumoari buruz.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Lau galtza bakero ditut, lau galtza lanerako eta beste hiru leggin kirola egiteko. Kamixeta gehienak lanekoak dira eta sei edo dira, eta denak 5€ edo gutxiago balio dutenak; janzteko, berriz, hiruzpalau ditut. Azken hilabetetan dena erabili dut leggin bat ezik. Nik dudanarekin bizi naiteke eta ez dut behar gehiago.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, beti izan ditut lau arropa zenbaturik.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Beharrarengatik ez, kontsumismoarengatik baizik.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Nire ustez bai.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Beharrezkoa denean bakarrik erosten dut arropa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide