Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Arropa gehiegi sortzen ari gara, eta ingurumen arazo bat izan daiteke etorkizunean"

Josu Rubio 2025ko ots. 3a, 10:38

Ileana Rubio elkarrizketatu dugu arropa kontsumoaren inguruan.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Azken sei hilabeteetan ez dut nire arroparen erdia ere erabili. Honekin esan dezaket askok arropa gehiegi dugula eta ez dugula behar dugun arropa guztia.

14-15 urte zenituenean arropa asko zenuen?
Ez, adin hori nuenean Ocotalen bizi nintzen, Nikaraguako herri txiki batean, eta gurasoek egoera ekonomiko zaila bizi zuten. Bost anai-arreba ginen eta arropa partekatu behar genuen gure artean.

Uste duzu gaur egun modagatik edo premiagatik erosten dugula arropa?
Nire ustez, gaur egun jendeak arropa erosten du modari jarraitzeagatik. Gaur egun jendeak moda jarraitzeko beharra du eta ez erosteko beharra.

Zure ustez, arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat da ingurumenaren ikuspegitik?
Nire ikuspuntutik bai. Arropa gehiegi sortzen ari gara, eta ingurumen arazo bat izan daiteke etorkizunean.

Zuek etxean hartu zuek neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Oraingoz ez dugu neurririk hartu. Batzuetan arropa oparitzen digute eta erabili egiten dugu, baina inoiz ez dugu bigarren eskuko arroparik erosten. Ia inoiz ez dugu modaren araberako arroparik erosten.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide