Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Behar duguna baino arropa gehiago daukagu"

June Lopez 2025ko ots. 3a, 10:43

Iñaki Lopez elkarrizketatu dugu modari buruzko bere iritzia jakiteko.

Zenbat kamiseta edo galtza dauzkazu (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Kamisetak 80 inguru ditut eta galtzak 20. Azken sei hilabetetan kamisetetatik 20 besterik ez eta galtzak 10 bat jantzi ditut. Atera dudan ondorioa behar duguna baino arropa gehiago daukagula izan da.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, gu txikiak ginenean askoz ere arropa gutxiago genuen. Orain jendeak lehen baino arropa gehiago daukagu. Lehen agian pare bat galtza eta 4 kamiseta soilik izaten genituen.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Gehienetan modari jarraitzeagatik edo gauza berriak edukitzea gustatzen zaigulako.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, izan daiteke. Izan daiteke behar dugun arropa baino gehiago daukagulako.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Adibidez guk etxean egiten duguna da arropa partekatu. Adibidez nire bi alabak arropa partekatzen dute eta horrela gutxiago erosi behar dugu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide