Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Ingurumenarentzat arazo bat da, hainbeste arropa ez dugulako behar"

Khizar Hussain 2025ko ots. 3a, 10:45

Shabnam Rizwan elkarrizketatu dugu arropa kontsumoari buruz.

Ariketa bat proposatzen dizut: konta dezagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dituzun (mota guztietakoak), eta gero konta dezagun horietako zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorioztatzen da? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi dugu?
20 edo 30 praka eta 10 edo 20 kamiseta ditut. Nire ustez arropa gehiegi daukat.

Uste duzu hainbeste arropa zenuela 14-15 urte zenituenean?
Bai, uste dut arropa gehiegi neukala.

Zergatik erosten dugu arropa, premiagatik edo modari jarraitzeagatik?
Garai honetan modari jarraitzeagatik da, baina lehen beharrezkoa zen.

Zure ustez, arropa gehiegi kontsumitzea arazo bat da ingurumenaren ikuspegitik?
Nire ustez, arazo bat da hainbeste arropa behar ez dugulako.

Neurririk hartu al duzue etxean hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskuko arropa erostea edo bigarren eskuko arropa erostea beharrezkoa denean bakarrik?
Ez dut uste neurri bat bera ere hartu dugunik hori saihesteko, baina uste dut bigarren eskuko arropa erosi beharko genukeela, oso beharrezkoa bada.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide