Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
21 kamixeta eta 12 galtza ditut. Denak jantzi ditut. Dena ondo aprobetxatzen dut. Azkenean, dena zerbaitengatik dugu.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, nire ustez gaur egun gazteek arropa gehiago erosten dute adin horrekin guk erosten genuena baino.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Nik beharrarengatik erosten dut arropa, berdin zait moda.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Nire ustez, zer ikusi pixka bat ere badauka azkenean arropa fabriketatik ateratzen da.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Ez dugu arropa askorik erosten.