Hasteko, esperimentu txiki bat egingo dugu. Esango zeniguke zenbat arropa duzun eta azken sei hilabeteetan zenbat jantzi ez dituzun?
Zenbat arropa daukaten? Dezente baina batzuentzako asko izango da eta beste batzuentzat ez da horrenbeste izango, baina nire ustez nahiko arropa dut, eta azkenengo hilabeteetan zenbat ez ditudan erabili? Asko, egia esanda, asko, baina egia da neguan eta udan desberdin janzten dela, baina egia esanda, asko.
Uste duzu 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa zenutela?
Ez, dezente gutxiago. Lehen beste modu batera janzten zen, ez zen horrenbeste erosi eta ondoren beste bat erosi, lehen erosten zenean iraunkorragoak ziren arropak, lehen apurtu arte edo txikia eduki arte erabiltzen genuen arropa zen baina orain, berriz, ez da berdin gertazten.
Beraz, arropa beharragatik ala modari jarraitzeagatik erosten dugu?
Biak. Alde batetik beharragik zeren adibidez kamiseta batzuk erosten ditut bai neguan eta bai udan txuriak direnak baina gero zatarrak jartzen dira eta zikindu egiten dira. Horiek beharrarengatik erosten ditut baina beste batzuk modarengatik ere bai, baina gehiago modarengatik beharrarengatik baino.
Uste duzu arropa gehiegi kontsumitzeak ingurumenarentzat arazo bat dela?
Bai, bai hori oso argi dago.
Neurriren bat hartu al duzue etxean arropa berria gutxiago erosteko?
Bai, umeen kasuan ez baina nire kasuan bai. Vinted-en bigarren eskuko arropa erosten dut, ez guztia baina marka ezaguna denean edo zerbait nahi dudanean konkretua hori begiratzen dut, azkenialdian, egia esan, gutxi erosi dut dendatan gehiena Vinted-en erosi dut.
Amaitzeko, zer aholku emango zenieke arropa gutxiago erosi nahi dutenei, baina ondo jantzita egoten jarraitu nahi dutenei?
Ondo jantzita beti egoten da, bakoitzaren arabera da, ondo janztea oso subjetiboa da. Erosi dezakezu bigarren eskuko arropa baina egia da zure tamaina zure markak… Pixka bat konfiantza eduki behar duzu zer erosten duzun, eta ongi janztea, baina zer da ongi janztea eta zer da gaizki janztea? Bakoitza gustatzen zaiona janztea eta eroso sentitzen denarekin janztea da.