Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Arroparen gehiegizko kontsumoa arazo handia eta larria da"

Nora LarraƱaga 2025ko ots. 3a, 11:00

Bakarne Alberdi elkarrizketatu dut moda kontsumoaren bere iritzia jakiteko.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Nik 61 kamiseta ditut eta horietatik zazpi ez ditut jantzi azken sei hilabetetan.  Ez dudala arropa alferrik erosten, daukadan ia guztiak erabiltzen ditut.  Orokorrean, arropa gehiegi izaten dugu baina nire kasuan, daukadan arropa guztia erabiltzen dut eta beharraren arabera erosten dut.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez daukat dudarik, gure garaian arropa askoz gutxiago izaten genuen eta noski beharraren arabera erosten genuen. Izan ere, orain baino garestiagoa zen.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Gaur egun, gehiago erosten da modari jarraitzeagatik eta lehen baino merkeago dagoenez, gehiago eta errazago erosten da.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, uste dut arroparen gehiegizko kontsumoa arazo handia eta larria dela. Arropa merkea dagoenez, gero eta gehiago erosten da, gutxi erabiltzen da eta azkar botatzen da.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Bai, etxean adostuta daukagu arropa beharragatik bakarrik erosi behar dela eta ez modaren arabera. Bestalde bigarren eskuko arropa ere erabiltzen dugu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide