Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Uste dut 40 bat kamiseta dauzkadala eta 15 galtza dauzkat. Nik atera dudan ondorioa da galtza denak erabiltzen ditudala, baina nik uste nik daukadan arropa daukadala.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez dut uste orain daukagun bezainbeste arropa edukiko genuenik, ni akordatzen naizenez askoz ere gutxiago pentsatzen dut. Pixkat urruti geratzen zait.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Jende desberdina egongo da, batzuk modagatik erosiko dute baino nik beharragatik. Batzuetan garai hauetan gorpuzkera aldaketagaitik arropa erostea komeni da.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, horrela da. Azkenean ez arroparena bakarrik, baizik eta gehiegizko kontsumoa dago.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Ez, egia esan, bigarren eskukorik ez dugu erosten eta bai beharra dagoenean erosten dugu. Ez dugu erosten modari jarraitzeagatik.