Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta dauzkazun , eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Zenbatu ondoren, 50 kamiseta inguru ditudala konturatu naiz, horietatik 15 erabiltzen ditut egunerorako. Beharrik gabe erosten dugu eta gainera zaharrak ere, hau da, ez ditugunak erabiltzen, gorde egiten ditugu. Dudarik gabe, arropa gehiegi daukagula uste dut.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, txikitan arropa askoz gutxiago izaten genuen. Gaur egun dauden ohiturak eta duela urte batzuetakoak desberdinak dira, lehen ez ginen egunero aldatzen arropaz.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Beharragatik ez behintzat, izan daiteke modari jarraitzea gustatzen zaidalako eta horrek eragiten nau arropa gehiegi edukitzera.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Ziur nago baietz, baina uste dut erosterako orduan ez dugula horretan pentsatzen eta berdin-berdin jarraitzen dugula, konponbiderik gabe.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Orain arte ez dugu hartu neurririk. Inoiz ez dut pentsatu bigarren eskuko arroparik erostea eta guztiei bezala erostea gustatzen zaidanez ez dut inoiz pentsatu horretan.