Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Modari hainbeste jarraitzea ez da oso ona"

Telmo Martin 2025ko ots. 3a, 11:08

Rakel Duran elkarrizketatu dugu, moda eta arroparen kontsumoari buruz.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Bai, ditudan galtzetatik batzuk ez ditudala erabili azkenaldian.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, ez nuen hainbeste arropa.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Apur bat denetik, baino modari hainbeste jarraitzea ez da oso ona.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, arazo bat da.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Bai, guk arropa txikia geratzen zaigunean beste norbaiti ematen diogu, hala nola etxeko txikiagoko norbaiti edo etxez kanpoko norbaiti.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide