Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Bi galtza bakero, lau txandal, bi praka kirola egiteko, 15 kamiseta eta 6 sudadera.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, nuen horrenbeste arropa edukitzen baina nire gurasoentzat beti gehiegi zen.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Beharrarengatik ez, kontsumismoarengatik arropa gehiago erosten dugu.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Nire ustez bai. Ur asko erabiltzen da erropa egiteko eta gero itsasora edo beste leku batzuetan lagatzen da.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Beharrezkoa denean bakarrik erosten dut arropa. Eta erabiltzen ez dudan arropa Vinted-en saltzen dut, eta erosi ere egiten dut vinted-en.