Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Bueno, pixkat zenbatzen ibili naiz eta dozena bat galtza eta 15 kamiseta kontatu ditut. Horietatik 5-6 galtza ez ditut erabili eta 3-4 kamiseta ere aspaldian ez ditut erabili, besteak erabiltzen ditut. Uste dut arropa gehiegi izaten dugula eta ez dugula behar hainbeste.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, guk justuko arropa izaten genuela iruditzen zait. Garai haietan gutxiago erabiltzen zen.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Beharragatik era bai pixkat, baina uste dut gehiago modari jarraitzeagatik erosten dugula geure arropa.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, ingurumenaren ikuspegitik uste dut badela arazo garrantzitsu bat.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Ez, ez dugu inoiz gure etxean neurririk hartu eta egia esan ez dugu inoiz neurririk hartzea planteatu.