Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Gehiegi daukagula pentsatzen dut, azkenean konturatzen gara gustuko ditugun lau arropa erabiltzen ditugula eta besteak gorde egiten ditugu eta konturatzen gara ez ditugula behar.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, laurdena edukitzen genuen, azkenean ahizpa zaharrenetatik berrerabiltzen joaten ginen eta erosi oso gutxi.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Modarengatik, gaur egun arropa denda asko merkeak dira eta 5-10 eurorengatik arropa asko erosten dugu modan dagoena, eta ez dugu asko erabiltzen.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, arropa gehiegi ari da pilatzen eta arazo larri bat da.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Bai, orain argi dut ze arropa behar ditugun eta ez modarengatik lau edo hamar kamixeta eduki, bi edo behar diren arropak erosi edo bestela ahizpak ematen dizun erropa. Berrerabiltzea ere bai, ez dugun arropa behar eman edo berrerabili.