Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Ez naiz pertsona horietakoa arropatan kontsumitzen duena"

Iraitz Aseginolaza 2025ko ots. 3a, 11:28

Ekarrizketa honetan Ivan Aseginolazarekin aritu gara hizketan arroparen kontsumoari buruz.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Nik batezbeste sei galtza, sei kamiseta  eta lau sudadera ditut eta nik daukadana erabiltzen dut, ez naiz pertsona horietakoa arropatan kontsumitzen duena eta gero ez duena janzten, nik daukadana jantzi egiten dut. Iruditzen zait, etxeko ekonomiarentzat eta ingurumenarentzako hobea dela.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, gutxiago geneukan, hiru txandal genituen eta horiek kendu eta jantzi ibiltzen ginen eta gero aurrerago bakeroak janzten hasi ginen baina, hala ere, arropa gutxiago geneukan.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Nik beharragatik erosten dut, modagatik ez.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, erabat. Lehen aipatu bezala, nik lau gauza baldin baditut laurak erabiltzen ditut, baina ez zait gustatzen 12 eduki eta 4 ez janztea, nahiago dut daukadana jantzi.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Bigarren eskukoa ez dugu erabiltzen baina beharraren arabera erosten joaten gara, egia da etxeko bakarren bat janzten duena baina gehiago erosten duela baina nahiko jasangarriak gara.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide