Hasteko ariketa bat proposatuko dizut, ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Kontuan hartuta neguko arropa, udarako arropa eta kiroleko arropa kalkulatzen dut 20-25 pare inguru ditudala. Galtza motzak baditut sei hilebete ez ditudala erabiltzen baina bai, edukiko ditut lau pare edo horrela ez ditudanak erabiltzen. Behar duguna baino arropa gehiago daukagula. Segurazki gehienok behar duguna baino gehiago daukagu.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez dut uste, garai haietan gutxiagorekin nahiko iruditzen zitzaigun. Arropa gutxiagorekin moldatzen ginela egun gehiagotan erabiltzen genuen.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Beharragatik ere, baina gehienbat modari jarraitzeagatik. Gertatzen zaiguna da urte batetik bestera asko aldatzen dela eta horregatik urtero berria erosten dugu.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, noski, lehengaiak erabiltzen dira behar hori ez dagoenean. Kutsadura sortzen da behar ez dugun arropagatik. Arroparen parte handi bat zaborretara joaten da oso gutxi erabilita eta bukatzen dute beste herrialde batzutako zabortegitan.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Ez da erraza, nik pertsonalki gauzak erosi baino lehenago bi aldiz pentsatzen dut. Etxeko gazteenekin batzutan ez da hain erraza, zeren eta pentsatzen dute modari jarraitu behar diotela. Hor dagoen aukera bat da, baina ez dugu erabili eta ez da ideia txarra. Bai, saiatzen naiz egiten edo behintzat erreflekzio bat egiten, nahiz eta batzuetan kapritxoz ere erosten ditut.