Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Arropa gehiegi dugula. Baina, hala ere, ez naiz oso arropa eros zalea. Batzuetan galtza gustuko batzuk aurkitzean, bi berdin erosten ditut, hurrengoan berriz ez erosi beharrik izateko. Hau da, ez zait arropa erostea gehiegi gustatzen. Eta erosten dudana badakit “askotan” jantziko dudala.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez. Baina hazten ari ginelako, orain gorputz berdinarekin gaude urte askoan. Eta ondorioz, pilatuta ere badugu. Baina berez ez naiz arropa asko duen pertsona bat.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Nik beharragatik, eta daukagunarekin aspertu egin garelako, zaharkitua geratu zaidalako.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai. Moda azkarrak kalte handia egiten du. Nik adibidez nahiago dut askotan erabil daitekeen arropa erostea, nahiz eta garestiagoa izan, amortizatzen da. Arropa batzuk bi aldiz erabili eta bota egiten du jendeak, eta hori suntsitzea arazo handia da. Jendea azkar aspertzen da, modagatik da.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Semei adibidez, beharraren arabera erosten diet, hasten ari direlako. Txikiegi egitean edo puskatzean, ordezkatzeko. Eta anaia zaharraren arropak, anaia gazteak erabiltzen ditu. Egia esan, arropa erostea ez zait gustatzen, ez dendetan ibiltzea, ez internet bidez erostea,... pereza handiegia ematen dit. Ia derrigortuta egiten dudan zerbait da.