Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Nik uste dut gehiegi daukagula, azkenean ez dugu hainbeste behar eta asko erosten da. Arropa gehiago daukagu behar duguna baino.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, gure garaian askoz arropa gutxiago edukitzen genuen, gehiago balio zuen, garestiago zen, diru gutxiago zegoen etxeetan eta orduan bai behar genuena edukitzen genuen. Gaur egun askoz gehiago daukagu.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Nik uste dut, gaur egun, asko moda jarraitzeagatik dela eta dagoen arropa oso merkea denez, orduan errazagoa da erostea.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, azkenean arropa horiek egitea asko kutsatzen du eta gero eta arropa gehiago egin, gero eta kutsadura gehiago egongo da.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Egia da arropa asko erosten dugula, baina bai saiatzen naiz daukagun arropa etxean ibiltzen, lagunak pasatzen diguten arropa berrerabiltzen dugu eta guk ere arropa batzuk ematen dizkiegu batzuei, orduan bigarren aukera bat eramaten zaio arropa berdinari.