Ariketa bat proposatzen dizut zenbatu ditzagun adibidez zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun, eta ondoren horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabetetan.
Nik arropa oso gutxi daukat, bost kamiseta eta bost galtza. Eta horietatik, bostak erabiltzen ditut, ez daukat erabiltzen ez dudan arroparik.
Zer ondorio atera duzu?
Zenbat eta arropa gehiago eduki, gero eta arropa gutxiago janzten dela, asko baldin baduzu, gero eta gutxiago erabiltzen dela.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenuela?
Ez, gure garaian aukera gutxiago geneuzkan, baita ere esan beharko genuke gure garaian gurasoek diru gutxiago zeukatela, barietate gutxiago zegoela, eta ez genuela hainbat arropa. Gaur egun, aukera gehiago ditugu.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzagatik?
Uste dut gero eta gehiago modagatik erosten ditugula, beharragatik baino.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazoa dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, zenbat eta arropa gehiago erabili, zenbat eta moda gehiago egon, arropa hori ez baldin bada erabiltzen, azkenean ezertarako dago. Azkenean arropa asko erosten baduzu, kontsumoa gehiago baldin badago, gure munduan ondorioak ekar ditzazke.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erotseko, adibidez, bigarren eskukoak erabili?
Ez, guk ez ditugu bigarren eskuko arropak erabili, baina azkenean berrerabili behar ditugu arropak.
Amaitzeko, egin konparazio laburtxo bat zure garaiarekin?
Gure garaian bi jantzi genituen, bi praka, bi gona, bi kamiseta, eta gaur egun , aukera gero eta handiagoa da, baina egia da munduan gero eta ondorio latzagoak agertzen dituela horrek.