Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Moda jarraitzeagatik erosten da arropa"

Lierni Zubikarai 2025ko ots. 3a, 11:39

Elkarrizkatua Maite Lizaso da eta arroparen erabileraz hitz egitera etorri da.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Bai, arropa asko daukat, kamiseta edo galtza batzuk gutxi janzten ditut gutxiago gustatzen zaizkidalako, merke zeudelako edo oparitu didatelako dauzkat. Baina egia da, ez badut behar eta armairuan edukitzeko ez duela pena merezi arropa erostea.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez nik 14-15 nituenean arropa gutxi neukan amak dirua arropetan ez zuelako hainbeste gastatzen, garai hartan beste beharrak zeuden.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Nik uste dut, batzutan, beharragatik arropa erosten dela, baina beste batzutan, moda jarraitzeagatik erosten da arropa.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Gehiegikeriak ez dira onak eta arropa gehiegi erostea ere ez da ona, eta bai ingurumenean kaltea egin dezake.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Bai saiatzen gara beharrik ez badago arropa gutxi erosten, eta erosten dugun arropa hori ondo zaintzen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide