Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Ez dakit zenbat arropa duda, asko, eta askotan erdia ere ez dut erabiltzen. Arropa gehiegi daukat.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, askoz gutxiago genituen, eta hala ere nahikoa arropa genuela iruditzen zait.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Bai, dudarik egin gabe, modarengatik gertzatzen da.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Ez dakit zenbaterainako arazoa izango den, baina derrigorrez izan behar du arazo bat.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Ez, eta uste dut badela ordua egiteko; izan ere, kalte handia egin dezake. Izan ere, gaur egun arropa gehiegi erosten dugu.