Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Gutxi gorabehera 6 galtza eta 14 kamiseta, azken 6 hilabeteetan pare bat galtza ez ditut jantzi eta kamisetetatik batzuk ere ez.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, neure familia etxea eraikitzen zegoenez ez zegoen hainbeste diru arropa nahikoa erosteko, eta beti 2 pare galtza edo pare bat zapatilarekin ibiltzen ginen, ni etxeko handiena nintzenez arropa gutxi erosten zidaten.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Jendeak modagatik erosten du, baina adibidez nik beharrgatik erosten dut.Adibidez 5 urte baino gehiagoko arropa dugu etxean baina ondo dagoenez erabiltzen jarraitzen dugu, ez da beharrezkoa hainbeste arropa edukitzea.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, jendeak geroz eta arropa gehiago erosten du modari jarraitzeagatik baina ez ingurumena bakarrik aurren explotazioa ere barne dago.Baina moda jarraitzeko joera aldatu egin beharko zen.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Bai, hartu dugu, arropa erosten diru asko gastatzen da eta pare bat aldiz joan gara bigarren eskuko merkatuetara edo saldu ez diren produktuak erostera, beste aldetik arropa zaharra eta ez duguna erabiltzen Vintedetik saltzen dugu, jendeak diru asko ez gastatzeko.Hori bai, askotan gertatzen dena da jendeak ez duela bigarren eskuko arropa erosten modan ez badago orduan gauza batzuk alferrik jartzen ditugu nahiz eta oso merke egon.