Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Nik 14 urte nituenean arropa askoz gutxiago neukan"

Unax Gimenez 2025ko ots. 3a, 11:57

Miguel Gimenez elkarrizketatu dugu arropa kontsumoaren inguruan daukan iritzia jakiteko.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Bai, arropa nahikoa daukat nire armairuan; oraintxe bertan, 11 kamiseta ditut eta kamiseta hauetatik zazpi bakarrik erabiltzen ditut, nire ustez arropa gutxiago erosi beharko nuke, asko ez dut erabiltzen.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Nik 14 urte nituenean arropa askoz gutxiago neukan, amak erosten zidan.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Nire ustez arropa modan jartzeagatik erosten dugu.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, nire ustez arroparen kontsumo handia arazo bat zeren ingurumenarentzat txarra da.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Guk etxean ez dugu neurririk hartu, baina hemendik aurrera gehiago kontrolatuko dut tema hau.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide