Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Ateratzen dudan ondorioa da arropa gehiegi daukadala eta ez dudala hainbeste behar"

Uritz Odriozola Baud 2025ko ots. 3a, 12:00

Elkarrizketa honetan Iagoba Odriozolari galdetu diogu arropari buruz.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Nik 20 kamiseta eta 15 galtza dauzkat. Ateratzen dudan ondorioa da arropa gehiegi daukadala eta ez dutela hainbeste behar.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ezta pentsatu ere, askoz gutxiago.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Egia esanda, beharra ez behintzat, modari jarraitzeagatik, merke dagoelako edo kontsumoan galduta gaudelako.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, handia gainera.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Oraindik ez baina pentsatzen dut hori egitea, egia esanda armairuan dauzkadan arropa danak erabiltzen ez ditudanak kendu egin behar ditut eta geldituko naiz oso gauza gutxirekin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide