Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Gehiegi daukagu, nik 23 kamiseta ditut eta horietatik 14 bakarrik janzten ditut, arropa erosten dut baino gero aspertu egiten gara, ez dugu ongi pentsatzen arropa erosi aurretik.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Gure gurasoek ez ziguten uzten hainbeste arropa erosten, garai haietan ez zegoen hainbeste diru. Behar genuena genuen.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Nik uste gure edade honetan modagatik ez baina gure seme-alabek bai, beti ikusten dutena nahi dute eta gero ez dute erabiltzen, behin erabilita nahikoa.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, ura eta baliabide asko gastatzen direlako.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Bai, saiatu izan gara merkadillotan bigarren eskukoak erosten, ez asko, baina bai saiatu izan gara neurri batzuk hartzen.