Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Gaur egun dutenaren arroparen erdia geneukan"

Uxue Irizar 2025ko ots. 3a, 12:07

Elkarrizketa honetan Pilar Azurmendi elkarrizketatu dugu, eta gaur egun erosten den arropa kopuruari buruz bere iritzia jakin dugu.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Nik hamar bat galtza eta hogei bat kamiseta edukiko ditut gutxi gorabehera. Seguru nago azken sei hilabeteetan erdia baino gehiago ez ditudala erabili. Honekin ateratzen dudan ondorioa da arropa gehiegi dugula eta behar duguna baino askoz gehiago erosten dugula.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, garai hartan arropa garestiagoa zen, ez zegoen hainbeste eta gaur egun dutenaren erdia geneukan gutxigorabehera. Baina geneukan arropa horrek gehiago irauten zigun, gehiago ordaintzen zen baina arroparen kalitatea hobea zen.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Esango nuke beharragatik ere erosten dela, baina erosten den %70-%80-a moda jarraitzeagatik izaten dela.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, izugarria. Alde batetik saltzen ez den arropa pila bat dago, hauek hainbat basamortutako zabor-mendi izugarriak sortzen dituzte. Beste alde batetik internet bidez erosten den arropa merke horrek prekarizazio izugarria sortzen du; batetik ekoizpenean, bestetik produktuen kalitatea ez dela ona eta azkenik produktuak garraiatzen dituzten baldintzak desegokiak dira ingurumenarekiko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide