Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu?
Nire kasuan ez dudala arropa asko eta dudan guztia edo ia guztiak janzten ditudala.
Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Nire kasuan dudan arropa guztia behar dut, baina badakit jendeak behar duena baino gehiago duela.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Egia esan, lehen orain baino arropa gehiago nueela esango nuke, baina oraingo gazteekin konparatua ez nuen asko.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Bi gauzengatik.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik? Zergatik?
Bai, gainera nahiko handia. Hemengo zonetan ez da ikusten arropa kontsumo arazoa, baina zu India edo Asiako zonaldetara joanez gero arropa egiten diren enpresetan eta kutsadura handia sortzen dute eta arropak ere.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Bai, arropa beharra dugunean soilik erosten dugu.