Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Gutxi gorabehera 30 kamiseta ditut eta betikoak erabiltzen ditut erosoagoak direlako, politagoak direlako eta berriagoak direlako, baina erdiarekin nahikoa izango genuke. Ondorioz, ez dugu hainbeste arropa behar.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez zegoen hainbeste arropa eta ez zen moda hainbeste segitzen. Geneukan arropa lehengusuena izaten zen batzutan.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Orain umeak direnean beharragatik azkar puskatzen dituzte arropak eta azkar luzatzen direlako baina 14 edo 15 urtekin ikusiko dugu ze eragin duen modak.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, arazo handia da eta aldatu beharra dago. Gehiegi kontsumitzen dugu eta kutsadura sortzen du.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Bigarren eskuko arropa ez dugu erosi baina lehengusuei txikia geratzen zitzaiena ematen ziguten orain ez digute emango arropa baina ez dugu arropa asko kontsumitzen.