Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Arropa gehiegi daukagula.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Askoz arropa gutxiago geneukan lehen, orduan beharrezkoa bakarrik erabiltzen genuen.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Modarengatik jende askok.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, dudarik gabe.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Gu saiatzen gara lehengusuen arropak-eta bata besteari ematen.