Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Noski ezetz, gehiegi daukagu eta ariketa hau egitea ondo etortzen da noizean behin, jakiteko arropa pila bat erosten dugula.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, ezetz esango nizuke, uste dut gehiegizko kontsumo etorri dela arropa oso merke erosteko aukera dugulako eta, baita ere, arropa erosteko hainbat bide daudelako orain; gure garaian ezin genuen hain erraz erosi.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Beharra badaukagu, baina modak eramaten gaitu gehienbat arropa erostera.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, noski, eta ez gara jabetzen, horrek ere kutsadura sortzen du ingurumenean.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Saiatzen garela esango nizuke, baina ahaztu ere egiten zaigu; bigarren eskukoa ondo iruditzen zait, baina ez dugu kontuan hartzen.