Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Kamixetak, hogei bat inguru; eta galtzak, hamar bat inguru. Gutxigorabera, hamar bat ez ditut jantzi azkeneko 6 hilabeteetan, beti joaten gara janztera arropa komodoa eta erosoa. Nire ustez arropa gehiegi erosten dugu, eta gehiena ez dugu erabiltzen.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez. Gero eta arropa gehiago erosten dugu eta moda segitzen dugu.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Nire ustez moda jarraitzeagatik, baina gaur egun gazteek esaten dute arropa behar dutela.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai kutsaduragatik, produktu kimiko asko erabiltzen direlako.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Egia esan, ez dugu neurririk hartu.