Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Arropa egiteko produktu batzuk erabiltzen ditugu naturarentzat ez direnak batere onak"

Unax Mutiozabal Alberdi 2025ko ots. 3a, 12:29

Maialen Temprano Alberdi elkarrizketatu dugu, moda eta arroparen gehiegizko erabilerari buruz.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Nire ustez gehiegi daukagu, eta nik neuk ere gehiegi daukat. Nik galtza asko apaingarri bezala ditut armariuan gordeta, hautsa hartzen.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, beste garai batzuk ziren eta ez zegoen gaur egun bezain besteko aukera, eta dirua ere ez.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Nik, gehienbat, modari jarraitzeko.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, arropa egiteko produktu batzuk erabiltzen ditugu naturarentzat ez direnak batere onak, eta izugarrizko kaltea egiten diogu naturari.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Orain arte ez, baina bigarren eskuko arropa salerosteko asmoa daukat. Nire arropa zaharra bota beharrean, saldu egingo dut.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide