Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Nik arropa aprobetxatzen dut"

Adrian Lamelas 2025ko ots. 3a, 12:38

Raul Lamelasei egin diogu elkarrizketa hau, arropa kontsumoaren inguruan.

Uste duzu arropa gehiago duzula orain 14-15 urte zenituenean baino?
Bai, arropa gehiago daukat orain, bai.

Zergatik erosten dugu arropa, premiagatik edo modari jarraitzeagatik?
Beharrezko arropa daukat, nik ez dut sobera arroparik, erabiltzen dudana daukat.

Zure ustez, arropa gehiegi kontsumitzea arazo bat da ingurumenerako?
Bai, noski baietz.

Neurririk hartu al duzue etxean hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskuko arropa erostea?
Ez, guk ez.

Zer deritzozu material jasangarriekin egindako edo birziklatutako arropari?
Ondo iruditzen zait, oso ondo gainera, birziklatzea, gauzak ondo egitea, ingurumenerako eta edozertarako.

Zer garrantzi ematen diozu erosten duzun arroparen iraunkortasunari?
Nik, iraunkortasun bat ere ez, erabiltzen dudan arropa hondatu egiten baita, eta nik arropa aprobetxatzen dut.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide