Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Uste dut arropa gehiegi daukagula armairuetan"

Lucia Molina 2025ko ots. 3a, 12:41

Ainhize Zabala elkarrizketatu dugu arropa kontsumoaz duen iritzia jakiteko.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Garai hartan, arropa gutxi genuen eta ondo zaindu behar izaten genuen eta askotan, anai-arreben edo lehengusuenak, modak mantsoago aldatzen ziren, eta arropa berrerabili egiten zen.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Arropa beharragatik erosten dugu, baina modak eta kontsumismoak ere eragina dute, batzuetan behar baino gehiago erosten dugulako.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, arroparen gehiegizko kontsumoak kalte egiten dio ingurumenari. Aldatu dezakegu: gutxiago erosi eta gehiago aprobetxatu.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Ez, orain ez dugu hartu neurri berezirik, baina etorkizunean kontuan hartuko ditugu. Arropa gehiago zaintzea, bigarren eskukoak erabiltzea edo behar baino ez erostea pentsatu dezakegu.

Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?                                                                                                                                                         
Uste dut arropa gehiegi daukagula armairuetan. Askotan, ez dugu dena erabiltzen eta horrek lekua hartzen du. Agian, gutxiago izatea hobe litzateke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide