Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Beharra alde batera utzi eta kontsumora pasatzen gara"

Leire Algaba 2025ko ots. 3a, 12:43

Ainhoa Beloki elkarrizketatu dugu arropa kontsumoaren inguruan, bere iritzia partekatzeko.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Egia esan kamiseta eta galtza artean 30 bat jantzi edo arropa ditut eta horietatik esango nuke 10 bat ez ditudala erabiltzen azken 6 hilabetetan. Eta ondorioak, arropa gehiegi erosten dugula, bestela ez genuke edukiko arropa erabili gabe armairuan.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, izan ere, etxeetan ez zen sartzen hainbeste diru-sarrerik. Nire kasuan adibidez, nire amak ez zuen lanik egiten eta aitaren soldata bakarrik sartzen zen etxean, ondorioz ez zegoen arropa asko erosteko aukerarik. Gainera ez genuen interneten arropa erosteko aukerarik ere, orain dela 30 urte ez zegoelako horrenbeste segurtasun adibidez, txartelen datuak emateko garaian, eta horrelakoetan… Azken finean, beldurra zegoen eta ez genuen erabiltzen internet arropa erosteko.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Egia da beharragatik erosten dugula, gehienetan, baina batzuetan arropa politak, merkeak edota “kalitate gutxikoak” erosten ditugunean, gehienbat internet bidez erositakoak, beharra alde batera utzi eta kontsumora pasatzen gara, gutxi balio duenez, galtza bakar bat erosi beharrean, bi edo hiru erosten ditugu.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, gehiegizko kontsumoa ingurumenarentzat arazo larri bat bihurtzen ari da, izan ere, pertsona guztiok beharrezkoa ez dugun arropa asko dugu, denborarekin zabor bihurtzen dena eta ez dugu berziklatzeko aukera kontenplatzen. Alde batetik “kalitate gutxiko” arropak erosten ditugu eta hauek ez dute asko irauten, eta bestetik berriz ere jada jende askok erabiltzen ditu sal-erosten du bigarren eskuko arropa interneten, vinted, wallapop eta horrelako online dendetan, eta ez gara molestatu ere egiten soberan dugun arropa hori saltzen.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Saiatzen gara, beharrezkoa bakarrik erosten, baina beti bukatzen dugu beharrezkoa baino gehiago erosten. Baina azken finean denek bigarren eskuko arropa bakarrik erosten hasiz gero, zumaiako arropa-denda txikiek ez lukete ezer salduko, eta ixten joango ziren pixkanaka.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide