Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Gaur egun behar duguna baino arropa gehiago daukagu"

Aitana Etxegoien Garcia 2025ko ots. 3a, 12:46

Iñigo Etxegoien elkarrizketatu dugu, eta arroparen kontsumoari buruz hitzegingo dugu.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Esango nuke 15 bat galtza pare dauzkadala eta bost oso gutxi erabiltzen ditudala. Horrekin pentsatzen dut askotan modagaitik edo politak ikusten ez ditudalako gaur egun ez ditut erabiltzen; ondorioa, galtza gehiegi dauzkagula. Lehen arropa gutxiagokin bizi ginen, gaur egun behar duguna baino arropa gehiago daukagu.


Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, garai batean arropa gutxiago erabiltzen zen gaur egun baino gutxiago bueno askoz gutxiago ere ez, nik uste dut orain gehitu dela denda oso arropa merkea saltzen duten denda batzuk, lehen arropa zerbait garestiago zen eta zerbait gutxiago geneukan.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Arropa erosten da beharragatik, baina gero modak ere asko markatzen du eta igual beharra baino gehiago daukagu eta garai batean baino merkeago dago. Orduan, orain ez da horren kostu handia erostea.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, zeren eta arropa egiteko ur asko behar da, ur asko kontaminatzen da eta erabiltzen diren material guztiak ez dira oso ekologikoa.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Egia esan, bi alaba ditut eta alaba zaharraren arropa berrerabiltzen du gazteak. Zentzu horretan nahiko birziklatzen dugu; bestela, arropa nahi duguna erosten dugu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide