Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Nire iritziz arropa gehiegi daukagu, ez dugu daukagunaren erdia ere erabiltzen. Baina saiatu behar gara hainbeste arropa ez erosten edo daukaguna gehiago erabiltzen.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, nik 14-15 urte nituenean ez genuen hainbeste arropa dendarik eta gutxiago online erosteko dendarik. Beraz, arropa gutxiago edukitzen genuen.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Nire ustez gehiago erosten dugu modagatik beharragatik baino.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Uste dut arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenarekiko izan ere asko kutsatzen du.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Ez, momentuz ez dugu neurririk hartu baina saiatzen gera hainbeste arropa ez erosten.