Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Egunerokotasunean gehienetan arropa berdina janzten dugula, beti aurrekoa hartzen dugu eta batzuetan ez dakigu ezta daukagun arropa erdia zein diren. Arropa gehiegi daukagu, beti erosten gaude.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez horrenbeste orain bezala, baina ez genuen ezer faltan botatzen.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Bai modagatik eta bai beharragatik, biak elkarrekin doaz, batzuetan arropa beharra daukagu baina modan dagoena erosten dugu. Baina besteetan, tentazioarengatik ere erosten dugu.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, arropa gehiegi erosten dugu moda gorabehera eta horrek hondakin asko sortzen ditu, bai arropak egiten eta ondoren behar ez ditugunak botatzen ditugulako.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Ez ditugu bigarren eskukoak erosten baina txikiak geratzen zaizkigunean gure lagunei ematen dizkiegu, berrerabili dezaten.