Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu (kontuan hartuta azken 6 hilabete)?
Nik uste dut, nik daukadan arropa beharrezkoa dudala. Orain, denboraldi denboraldikoa erabili behar da? Orain dela 6 hilabeteko arropa gordeta dago, hemendik 6 hilabete barru jazteko. Neguko arropa lehengo urtekoa erabiltzen ari naiz udakoa gordeta gelditu da, hurrengoan erabiltzeko. Astean zehar laneko arropak erabiltzen ditut eta nik daukadan lan moduagatik ia zuzenean laneko arropa jantzita irteten dut. Bertan dauzkadan 3-4 janzkera astean zehar erabiltzen ditut eta txandaka garbitzen ditut. Asteburuan arropa garbia eta txukuna jazten da.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez. Zeren gu 6 anai-arreba izanik, arropa batzuetan banatu egiten genituen eta ez genituen bakoitzarentzako arropa piloa. Erabiltzen genuen arropa elkarbanatua zen. Gaur egunean, 1-2 anai-arreba izanik aukera dute arropa gehiago izateko eta, azkenean baliteke agian arropa gehiegi edukitzea gaur egun.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Beharragatik, moda nik ez dut jarraitzen eta ez dut asmorik. Orduan, gaur egin gerta liteke baita, gazteei, gizarteak bultzatzen diotela moda jarraitzera. Eta inguruko lagunak bultzatzea jarraipen horretara lagunarteko onartasuna izan dezaten. Azkenean, gizarteak bultzatzen du egoera horretara.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai noski. Gaur egun arropa garbitzea eta guzti hori…gutxi egiten da. Ahal izanez gero arropa merkea erosten da eta erabilpen gutxi emanda bota egiten da. Arropa produkzio horrek noski kutsadura sortzen du, ez hemen, baina arropa merkea egiten den lekuetan, eskulan merkea, kontrolik gabeko produkzioa, kontrolik gabeko kutsadura…Adibidez Indian, Kanbodian eta arropa egiten den ingurunetan produkzio batzuk, tinteek esaterako, erreka asko kutsaduraz bete dituzte eta oso kutsatuak daude. Errekak koloretakoak datoz eta ingurumenarentzako oso larria da hori.
Erabiltzen ez dituzun arropekin zer egiten duzu?
Printzipioz berrerabilpena eraman nire familian. Familia handia izanik, aukera hori ematen digu. Arropa ona erosiz gero, markakoa ez, baina arropa ona txukun zainduta, arropa horrek bigarren bizi bat izan dezake beste pertsona batekin. Arropa merkeak, lehen esan dugun bezala, 1-2 erabilpen izanda, izorratu egiten dira eta ez dira inorentzako geratzen. Hori da benetan kutsakorra; arropa merkea. Markako arropa edo arropa onarekin kalitatez eginiko arroparekin bigarren bizi bat eman diezaiokegu beste pertsona batzuei emanda. Eta familian ez badira banatzen hor dauzkagu ONG edo Karitas, berrerabili ahal izateko arropa horiek.