Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Ziur nago daukagun erropa gehiegizkoa dela. Ez dakit baina, igual 20 praka ditut eta azkenengo 4 hilabetetan esaterako 10 bat ez ditut erabili.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez. Ez genuen hainbeste arropa 14-15 urterekin. Gainera, gehien nituen jantziak nire amak jositakoak ziren. Gaur egun, guztiz desberdina da. Arropa gehiena edo guztia dendatan erosten ditugu.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Ziurrenik, modari jarraitzeagatik erosten dugu arropa. Baina, ez dugu behar-beharrezkoa hainbeste arropa.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, arazo handia da. Izan ere, arroparen industria oso kutsagarria da. Gainera, azkenean, arropa zahar horre, ez duguna erabiltzen, zabor bezala bukatzen du herrialde pobretan.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Guk etxean ez dugu bigarren eskuko arropa erosi, baina idea edo neurri oso ona eta praktikoa dela usten dut. Hala ere, guk arropa hiru nesken (ni eta nire bi alabak) artean partekatzen dugu. Baita ere, arropa hirurentzat txikiagoa gelditzen denean, lehengusuei ematen diegu.