Nolako herria: elkarrizketak 2025

"Jendea ohituta dago gauzak erostera, nahiz eta behar hori ez eduki"

Elaia Flores 2025ko ots. 3a, 13:03

Javier Flores elkarrizketatu dugu modari buruzko bere iritzia jakiteko.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Nire ustez, gauz gehiegi dauzkagu, izan ere, gure gizarteak dezente erosteko ohitura dauka baina ez dugu behar hainbeste gauz gutxiekin lasai bizitzeko.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, ez zeuden hainbeste denda, ez zeuden hainbeste aukera erosteko. Gaur egun, oso erraz daukagu, klik batekin edozer eros dezakegu eta lehen halakorik ez zegoen. Orduan, nire ustez, jendea ohituta dago gauzak erostera, nahiz eta behar hori ez eduki.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Nik uste dut bietatik egiten dugula, adibidez, denoi gustatzen zaigu arroparekin itxura ona izatea, baina baita ere behar bat da, batzuetan, arropa erosi ez duzulako erosteko beharra duzu, eta nik uste hori gehiena izaten da nahiz eta moda gustatu.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Nire ustez bai, izan ere, gure inguruan industria asko dauzkagu, eta produktu hauek elaboratzeko asko kontsumitzen dugu. Beste aldetik, badago ere arropa berrerabili daitekeena eta hori oso ondo dago ingurumenarentzat.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Etxean, adibidez, saiatzen gara gure seme alaben arropa besteei pasatzen, beste ume txiki batzuei,eta gainera, guri ere beste batzuek arropa pasatzen digute; orduan, berrerabiltze hori egiten dugu, gure artean arropa pasatuz. Baita ere erosten dugu arropa behar denean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide